COVID-19 pandemia
• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19 •
|
COVID iraunkor | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | COVID-19a |
Arrazoia(k) | COVID-19 |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | U09.9 |
MeSH | D000094024 |
COVID iraunkorra edo iraupen luzeko COVIDa COVID-19ren ondoren izaten den sekuela luze jasatearen egoera da. COVID iraunkorrak ia organo-sistema guztiei eragin diezaieke, hala nola arnas sistema, nerbio-sistema eta gaixotasun neurokokognitiboak, osasun mentaleko ondoeza, gaixotasun metabolikoak, gaixotasun kardiobaskularrak, gaixotasun gastrointestinalak, nekea, min muskuloseletala eta anemia.[1] Sintoma asko identifikatu ohi dituzte, besteak beste, nekea, buruko mina, arnasestua, anosmia, parosmia, ahultasun muskulara, sukar pixka bat edota disfuntzio kognitiboa.[2]
Sintoma iraunkorrak eta askotarikoak dituzten pertsonen kopurua ez dugu ezagutzen, eta aldatu egiten dira aztertzen ari diren biztanleriaren, erabilitako definizioaren eta azterketan erabilitako denboraren arabera. Erresuma Batuko Estatistikako Institutu Nazionalak egindako azterketa baten arabera, SARS-CoV-2 proban positibo eman zuten pertsonen %10ek sintoma bat edo gehiago izan zuten 12 astez.[3] Mediku Orokorren eta Familiaren Elkarteak (SEMG) 2020ko abuztuan egindako azterketa baten arabera, Espainian COVID iraunkorra zuten pazienteen %79 emakumeak ziren, batez beste 43 urte zituztenak.[4]
2021eko urtarrilean COVID iraunkorraren hainbat alderdiri buruzko ikerketak abian dauden bitartean, gaixotasunaren definizioa oraindik ez zegoen argi eta goizegi zen mekanismoari buruzko ondorioak ateratzeko.[5]